Imprima esta página

EUSKARA | ¿Qué es yesca?

Yesca antolakuntza eta borroka ekintza bide nagusitzat dituen taldea da.

Erakunde batzarkidea da, sistemaren aldetik pairatzen ditugun erasoen aurrean gazte guztiok elkarturik egon behar dugula uste baitugu; horrela, etsaiaren mekanismo zapatzaileen aurka indar gehiago izango dugularik. Nahiz eta erakunde independientea izan, mugimendu castellanistaren esparruaren barnean sartzen da. Gure borroka sistema kapitalistaren aurkakoa izan behar da, prestakuntza politikoa mobilizazio eta kaleko ekintzekin tartekatuz.

Beraz, Yesca, gazteoi ezartzen dizkiguten traba eta erasoei aurre egiten dio: ETTen prestakuntza edo praktika kontratuen bidez jasan behar dugun lan zapalkuntza adibidez, edo etxebizitzaren espekulazioak, zeinak okupazioa bezalako neurriak hartzera eramaten gaituen independizatu ahal izateko.

Estatu espainolak erabiltzen dituen errepresio bideen kontra ere egiten dugu. Horren adibide segurtasun indarrak aipa genitzake–polizia, guardia zibila, ejertzitoa-, eta baita uniformerik gabeko sikarioak ere. Ezberdinak izateagatik, gazteak mehatxatu eta erasotzen dituzten talde faxista edo neonazien aurka, hain zuzen.

Izaera feminista baten ikuspegitik, gizarte patriarkal honek emakumeengan eragiten duen zapalkuntzaren aurka ere borrokatzen gara; gizarte ez-sexista bat lortzeko helburuarekin. Bestalde, bizitzeko beharrezkoa dugun gure ingurumenaren alde agertzen gara, ez baita kontrolik gabe ustiatu suntsitu daitekeen eremua, batzuk ala jokatu arren.

Horregatik gure adimena piztuko duen garraren bila gabiltza, nagikeria eta utzikerietan ez erortzeko (horiek baitira gaur egungo sistemaren arma eraginkorrenak). Drogak ditugu etsai indartsuak, sistema berak erabiltzen dituenak, gazteria kontrolpean izateko.

Yescaren borroka esparrua herri bat osatzen duten pertsonen ezaugarri amankomunen eskutik dator: hizkuntza, ohiturak, usadioak, folklorea etab. Gainera ondoko beste herrietatik ezberdintzen duen ingurune geografiko ezberdina dauka, bertako jendearen bizimodua ezaugarritzen duena.

Herri zanpatua garen aldetik badakigu elkartasuna internazionalista izan behar dela, mugarik gabekoa, baina horrek ez du esan nahi bakoitzak lehendabizi bere herrian eta bere herriarengatik borroka egin behar duenik.

Yesca ez du gaur egungo sistemaren eraldaketa edo erreforma baten alde borrokatzen; sistema hori kontrolatzen duten pertsonak baitira gazteriari arazoak ezartzen dizkigutenak. Beraz, iraultzaileak garen aldetik, sistemaren goitik beherako aldaketaren alde egiten dugu. Baina hori lortzeko, gazte guztiok batera gure esku dagoena eman behar dugu, nahiz eta gutxi dela iruditu, guztiok batera elkar borrokatzen bagara, irabaziko dugulako. Beraz...

ANTOLATU ETA BORROKA ZAITEZ!!!!